PARTAIDETZA

Ortuellako Udala, bere biztanleriak, udal-bizitzan duen partaidetza, handitzen saiatzen ari da. Eta horretarako, ireki dira hainbat bide, Ortuellako biztanleek, bere proposamenak, kexa, ezinegonak… etab. utz bitzate.

Portal honetan Prozesu Irekiak aparta, ondoko hauetan parte har dezakezu.

TOPAKETA BIRTUALAK ALKATEAREKIN


Topaketa birtualak komunikatzeko era berriak eskaintzen ditu. Ortuella Zabaltzen plataformak sustaturiko ekimen hau herritar guztientzat zabalik dago, eta administrazioa auzotarrei gerturatzea du helburu. Topaketa normalean, hileko azken ostiralean, 11:00etatik 12:00etara bitartean egiten dira. Nahi duten guztiek galderak egin ahalko dizkiote alkateari, zuzenean, hark erantzun ditzan. Konexioa irekia da: Ortuellako egoiliarrek nahiz Ortuellatik kanpo bizi direnek parte hartu dezakete, baina udalerriari buruzko galderak eginez, betiere.


Zuzenean konektatzeko aukerarik ez dutenek edota topaketa egunera arte itxaron nahi ez dutenek beheko aldean utzi ditzakete galderak. Galdera horiek gorde egingo dira, gero zuzeneko topaketan erantzun ahal izateko.


Galderen erantzun guztiak webgunean egongo dira ikusgai, Aurreko Topaketa Birtualak izeneko atalean; modu horretara, zuzenean jarraitzeko aukerarik izan ez dutenek ere alkateak zer erantzun duen jakin ahalko dute


KALEZAINDU - Zuk egiten duzu Ortuella


Ortuellako Udalak intzidentzietarako zerbitzu berri bat jarri du martxan; bertan, herritarrak izango dira protagonista. Hemendik Aurrera, KaleZaindu sistemaren bidez, ortuellatarrek arinago eta modu eraginkorragoan intzidentzien berri, internetara konektatuta dagoen edozein gailutik sartu ahal izango dira sistemara.


Tresna berri hau, oso erraza da erabiltzen:


  • Ordenagailu Pertsonal batekin ORTUELLA ZABALTZEN portalaren bitartez.
  • Edozein Android edo IOS gailu mugikor batean ORTUELLA ZABALTZEN app-a deskargatuz.


Erabiltzaileek udalak jakin beharreko edozein matxura, kalte, pitzadura edo intzidentzia jakinarazi ahal izango dute. Horrela, Udala arazoa konpontzeaz arduratuko da.


Sisteman ageri den udalerriko mapan gertatutako intzidentziak ikusi ahal izango dira, bai eta konpondu arte, zein egoeratan dauden ere. Horrez gain, solaskideari mezu baten bidez erantzungo zaio, jakinarazi duen matxuraren bilakaeraren berri emateko.


Tresna berri hori esker, Ortuellako Udalak herritarren lankidetza aprobetxatu nahi du hiribilduko ondasun eta zerbitzu publikoak egoera egokian egon daitezen.


ORTUELLA GURETZAT – Aurrekontu partehartzaileak


Ortuellako Udala, 2017ko ekitalditik aurrera, diru kopuru bat gordeko du, herritarrek erabaki dezaten, zertan gastatuko den diru kopuru hori. Horretarako, plataforma online bat, ireki da, proposamenak usteko, eta bozkatzeko gero.

Aukera ezin hobea, herritarrek bere iritzia usteko eta parte hartzeko.